domingo, 11 de octubre de 2015
INFORMAZIAREN KUDEAKETA
Aste honetako gaia kontuan hartzen badugu, informazioaren kudeatzeko gaitasuna lantzea ezinbestekoa dela argi dago. Interneteko bilaketak egiteko trikimailu horiek ez nituen ezagutzen , eta lana errazten dizutela ezin dugu ukatu.
Interneten bilaketa bat egiten duzunean ,han agertzen den informazio kantitatea itzela da eta askotan, informaziaoren barruan murgiltzen gara gure benetako helburua galduz. Horretarako guztiz aproposak dira trikimailuak ezagutzea guri interesatzen zaigun informazioarekin "filtrado" bat eginez.Internetek ""filtrado " hori egiteko tresnak eskeintzen dizkigu ,baina geu,internet kontsumitzaileen moduan , tresna horien ezjakintzasunaren menpe gaude.Beraz, gure esku dago baliabide horiek ezagutzen eta erabiltzen gure konpetentzia digitala haunditzeko.
Ildo honetan , "Feedly " eta "Delicious" programak ditugu.Nik , orain arte , ez ditut horrelakorik erabili,baina "Feedly " programa ikusita eta mugikorretik erabili egin ahal dugunez,oso aproposa ikusten dut. "Delicious " programarekin oraindik, harpidetza baino ez dut egin Aspaldian "Symbaloo" programa erabiltzen nuen niri interesatzen zitzaizkidan webguneak eskura eta bateratuta izateko .
Internetek guretzat egokiena dena erakusten digu , baina horrek ez du guretzat beharrezkoa dela esan nahi; horrexegaitik geuk ,kontsumitzaileok, benetan interesatzen zaiguna bilatzen ikasi beharko genuke..
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario