domingo, 1 de noviembre de 2015

NIRE PLE-a



Artikulu honetan nire PLE-a zelan antolatu dudan azalduko dut. 

Lehenengoz, PLE-aren definizioa eman dut, hau da " Manera de aprender". 

Ondoren, PLEak dituen atalei buruzko adibideak jaso ditut;"Herramientas", "Recursos o Fuentes de Información " y "Red de Personas".Atal bakoitzean, erabiltzen ditudan tresnak edo nahiz eta erabili ez , interesgarriak eta aproposak  iruditzen zaizkidanak burutu ditut. Hau da: "Herramientas " dagoen atalean, Delicious zerbitzua jarri dut. Orain arte , zerbitzu hau ez nuen ezagutzen , baina interesgarria eta erabilgarria  iruditzen zait.Bigarren atalean,"Recursos o Fuentes de Información"  Wiki-ak aukeratu ditut eta hirugarren atalean, hainbat tresna daude,besteak beste,Slideshare,Youtube,Facebook eta Twitter.

Amaitzeko , hona hemen nire PLE-aren irudia.






sábado, 24 de octubre de 2015

WEBQUEST

WEBQUEST Tresna hau behin ezagututa, baliabide erabilgarria, aproposa eta funtzionala dela iruditu zait. Erabilpen didaktikoari dagokiona, modu erraz eta bisual batean unitate didaktikoak landu egin ahal dira , gure ikasleei partehartzaile eginez. Edozein ikasgaiarekiko ekintzak antolatu daitezke. Hau da webquestaren helbidea : http://phpwebquest.org/newphp/webquest/soporte_horizontal_w.php?id_actividad=135196&id_pagina=1

jueves, 15 de octubre de 2015

MAPA MENTAL

https://www.mindmup.com/#m:g10B6WhCRmVUihOSEpUSU5qV0twVzQ MindMup mind map: DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ANIMALIAK

domingo, 11 de octubre de 2015

INFORMAZIAREN KUDEAKETA

Aste honetako gaia kontuan hartzen badugu, informazioaren kudeatzeko gaitasuna lantzea ezinbestekoa dela argi dago. Interneteko bilaketak egiteko trikimailu horiek ez nituen ezagutzen , eta lana errazten dizutela ezin dugu ukatu. Interneten bilaketa bat egiten duzunean ,han agertzen den informazio kantitatea itzela da eta askotan, informaziaoren barruan murgiltzen gara gure benetako helburua galduz. Horretarako guztiz aproposak dira trikimailuak ezagutzea guri interesatzen zaigun informazioarekin "filtrado" bat eginez.Internetek ""filtrado " hori egiteko tresnak eskeintzen dizkigu ,baina geu,internet kontsumitzaileen moduan , tresna horien ezjakintzasunaren menpe gaude.Beraz, gure esku dago baliabide horiek ezagutzen eta erabiltzen gure konpetentzia digitala haunditzeko. Ildo honetan , "Feedly " eta "Delicious" programak ditugu.Nik , orain arte , ez ditut horrelakorik erabili,baina "Feedly " programa ikusita eta mugikorretik erabili egin ahal dugunez,oso aproposa ikusten dut. "Delicious " programarekin oraindik, harpidetza baino ez dut egin Aspaldian "Symbaloo" programa erabiltzen nuen niri interesatzen zitzaizkidan webguneak eskura eta bateratuta izateko . Internetek guretzat egokiena dena erakusten digu , baina horrek ez du guretzat beharrezkoa dela esan nahi; horrexegaitik geuk ,kontsumitzaileok, benetan interesatzen zaiguna bilatzen ikasi beharko genuke..

domingo, 4 de octubre de 2015

AURKEZPENA

Kaixo nire izena Agurtzane da eta Plentziako Herri Iksatetxean lanean ari naiz.Aurten nire lan ardura jantokia da. Normalean 2. zikloko tutorea izaten naiz. Aurkezpenean aipatu nuen moduan , tresna 2.0 rekin zerikusia duena nire gustukoa da eta halako ikastaroetan parte hartzen saiatzen naiz.Gizarte ikasketak egin nituenez, guztiz aproposa ikusten dut ikastaro hau , hainbat baliabide ezezagunak direlako niretzat.Ikastaroan landuko diren edukinak interesgarriak iruditzen zaizkit nire formakuntzarako.